Artea eta kultura maite ditugu eta adituak gara beren dimentsio digitalean.

Weloveglams
Kultura-erakundeen dimentsio digitala funtsezko elementu bihurtu da beren estrategiaren barruan. Baina digitalizaziorako eta eraldaketa digitalerako prozesuei ekitea lan zaila izan daiteke. Nondik hasi edo horretaz nor arduratuko ote den izaten dira ohiko galderak kasu hauetan. Zure kasua ere bada, WE LOVE GLAMSetik lagun diezazukegu.
Weloveglams mapa de ruta

Analizar, evaluar, planificar

Zure erakundearen
digitalizazioari ekiteko
ibilbide-mapa

Oso azkar aldatzen den mundu honetan zure baliabideak ondo inbertitzea nahi dugu. Horregatik zure estrategia digitaleko plana diseinatzen lagunduko dizugu. Plan honek zure ekintza guztiak ingurune digitalean gidatuko dituen ibilbide-mapa gisa balioko dizu, zure erakundearen helburuekin eta zure publikoaren/entzuleen beharrekin lerrokatuta egon daitezen.
- Zure egungo egoera ikuskatu
- Zure helburuak identifikatu
- Zure publikoa aztertu
- Kanalak hautatu
- Zure ekintza-plana diseinatu eta programatu
Weloveglams puesta en marcha

Zurekin hasiko gara lanean

Zure plan eta proiektu digitalak martxan jartzea

UX/UI, analitika, diseinua, garapena, SEO, sare sozialak, birtualizazioa, CMS, irisgarritasuna, metaversoa, NFTak... Digitalizazioak hainbeste alor eta diziplinatan eragina duenez gero, zaila da erakundearen barruan zure planerako egin beharreko ekintzak garatzeko eta gauzatzeko behar diren baliabide guztiak izatea. Gure partner-sarearen eta gure laguntza izan dezakezu, zure planak eskatzen dituen ekintza guzti-guztiak gauzatzeko, bai eta zure prestakuntzan laguntzeko ere.
- Prestakuntza-saioak
- Proiektuak zuzentzea
- Bildumen eta espazioen digitalizazioa
- Irisgarritasuna
- UX/UI
- Online marketina
- Analytics-a
- eta abar
Weloveglams puesta en marcha
Weloveglams desarrollo de proyectos

Proiektu propioak sortzen ditugu

Geure proiektuak eta ekimenak garatzeko espazio bat

Interesgarriak iruditzen zaizkigun proiektu propioak, nolabait artea, kultura eta teknologia uztartzen dituztenak, bultzatu eta abian jartzen ditugu: behar zehatzen bat betetzen duten irtenbide teknologikoen garapenetik hasita, erakusketak, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatzeraino.
Jarrai gaitzazu gure proiektuen berri izateko!

Elkarrekin hobeak garelako

Gure partner eta kolaboratzaile sarea

Hainbat arlotan espezializatutako profesional-talde bat, proiektu bakoitzean emaitzarik onenak lortzeko, gure artean elkarri laguntzen dioguna. Hemen ikus ditzakezu horietako batzuk.

Please enter your name.
Please enter a valid email address.
Please enter a valid phone number.
Please enter a subject.
Please check this field.